Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

23.06.2014

GALDETEGIA-AKITANIA-EUSKADI EUSKUALDEAREN PLAN ESTRATEGIKOA


Joan den urteko bukaeraz geroztik, Euskadi Akitania euroeskualdea hausnarketa prozesu sakon batean murgilduta dago, 2014-2020 denboraldian euroeskualdearen eremuan garatu behar diren ardatz nagusiak zehazteko, Plan Estrategiko bat egiteko.

Egin den euroeskualdearen diagnostikoaren bidez identifikatu dira Euroeskualdearen etorkizunerako esku hartzeko arlo nagusiak, eta horri esker identifikatu dira, halaber, bi eskualdeen arteko lankidetzarako oztopo eta osagarritasun nagusiak. Diagnostiko horri gehitu zaio, baita ere, 2014ko otsaila eta apirila bitartean eginiko kontrastea, on-line egindako galdeketa baten bidez eta elkarrizketa pertsonalen bidezkoa.

AECT Akitania-Euskadi Euroeskualdeak ezagutu nahi ditu euroeskualdeko geografiako eragileek duten iritzia Euroeskualdearen asanbladak onartu duen orientazio estrategikoetako proposamenari buruz. Horretarako, interesatuei gonbidapena luzatzen die galdeketa berri batean parte har dezaten, non adieraziko diren, laburtuta, emaitza eta proposamen nagusiak 2014-2020 Akitania Euskadi Euroeskualdearen Plan Estrategikoa behin betiko idazteko .

Galdeketari erantzuna emateko:

Opens external link in new windowhttps://adobeformscentral.com/?f=PdzRHE*z2lBBl2HbV8py2w


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI