Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> Ekitaldiak

Ekitaldiak

MUGAZ GAINDIKO AGENTZIAREN URTEKO BATZAR NAGUSIA IRUNEN

Ekainaren 20an, Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz haraindiko Agentzia Batzar Nagusia FICOBAn, Irunen izango da. Bertan kideak bilduko dira:

*       Gipuzkoako Foru Aldundia

*       Euskal Kostaldea-Adour Barrutia

*       Bidasoa-Txingudi Partzuergoa

*       Donostiako Udala

*       Hego Lapurdiko Hirigunea

*       Oarsoaldea

Hasiera data: 20.06.14
Amaiera data:
Hendaye-Hendaia-Hendaya
ERRENTERIA. MAIATZAK 13. EUSKAL EUROHIRIKO INGURUMEN EGUNEKO BATZARRA

250 ikasleak bilduko dira Errenterian datorren maiatzaren 13an Euskal Eurohiriko ingurumen eguna ospatzeko.

“Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak” da ikastaroan zehar lantzen ari diren gaia. Gazteek pare bat irteera egin dituzte, aterpean elkar lo egin eta baita ere euren lanen aurkepenak elkarrekin landu dituzte teknologia berriak baliatuz.

Aurtengo edizioan Euskal Eurohiriak bultzatutako eskola trukaketa programa barruan osatutako binomioak:

  • Pasaiako La Anunciata– Donibane Loitzuneko Sainte Marie
  • Errenteriako Koldo Mitxelena– Baionako Camus
  • Oiartzungo Haurtzaro– Baionako Etxepare lizeoa
  • Hernaniko Institutoa – Angeluko Sainte Anne
  • Oñatiko Institutoa – Baionako Etxepare lizeoa

Jardunaldiaren egitaraua:

9:45-10:00      Ikasleen harrera Niessen Auditoriumean

10:00-10:15    Euskal Eurohiriko ordezkari politikoen aurkezpena

10:15-10:30    Binomioen aurkezpena

10:30-12:00    Binomio bakoitzak egindako lanen aurkezpena

12:30-14:00    Bazkaria Merkatu zaharren

14:00-16:00    Jokoak, Flasmobe eta bisita gidatuak Errenterian.

Hasiera data: 13.05.14
Amaiera data:
ANGLET Anglet
KONFERENTZIAK-EZTABAIDAK: IPAR ETA HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEEN MUGAZ GAINDIKO ENPLEGUA

Euskal Herrian lan egin: posible al da?

Konferentziak-eztabaidak: Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteen mugaz gaindiko enplegua.

ACTI elkarteak eta Baiona-Donostia Euskal Eurohiriak hitzaldi hau antolatu dute Baionako fakultatean apirilaren 12an: Euskal Herrian lan egin: posible al da?

Jardunaldi honek bi helburu ditu: batetik, gazteak mugaz gaindiko gure lurraldeak ematen dizkien aukera profesionalez sentsibilizatzea eta, bestetik, erakunde profesionalak sustatzea.

Bi mahai inguru egongo dira mugaz gaindiko eragile profesionalek eta elkarteek dinamizatuta. Aurrena, 10:00etatik 11:30era izango da: Mugaz gaindiko lan merkatua: zertan gira? Eta, bigarrena, 12:15etik 13:45era: Gazteen formakuntza profesionala mugaz gaindi.

Mahai inguruez gain, ACTI elkarteak informazio foro bat antolatu du mugaz gaindiko enpleguaren arloan lan egiten duten elkarte eta erakundeekin (11:30etik aurrera).

ACTI Baionako UPPA unibertsitateko mugaz gaindiko eta herrialde arteko kooperazio masterreko ikasleek kudeatutako elkartea da.

Euskal Eurohiria Interes Ekonomikoko Europar Elkarteak mugaz gaindiko lankidetza sustatzen du ekonomia, kultura eta hizkuntz esparruetan. 

Harremanetarako:

 

Lucille Gauthier

m2ctibayonne@gmail.com

 

+033 06 08 00 45 99

Ixabel Erremundeguy

+033 06 45 51 70 99

Hasiera data: 12.04.14
Amaiera data:
ANGLET Anglet
EUSKAL EUROHIRIAREN EZOHIKO BATZAR OROKORRA OARSOALDEA INTEGRATZEA ONARTZEKO

Martxoaren 7an, Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako Mugaz gaindiko Agentziaren Ezohiko Batzar Orokorra izango da, San Marko Gotorlekuan (Errenterian).

Gai zerrendaren gai nagusia izango da Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udaletako Eskualdeko Garapen Agentzia gehitzea onartzea. Bertan Agentziako kideen ordezkari ofizialak bilduko dira, eta, baita ere, Oarsoaldea Agentziaren ordezkari berriak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioa
  • Bidasoa-Txingudi Partzuergoa
  • Donostiako Udala
  • Hego Euskal Herria Aglomerazioa
  • Oarsoaldea
Hasiera data: 18.02.14
Amaiera data:
Donostia-San Sebastián
I. ELKARTRUKE JARDUNALDIAK, DONIBANE LOHITZUNEKO COLLEGE SAINTE MARIE ETA PASAIAKO LA ANUNCIATA IKASTETXEA
Hasiera data: 10.02.14
Amaiera data:
Hendaye-Hendaia-Hendaya

© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI