Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

14.03.2014

BAIONAKO ETXEPARE ETA OIARTZUNGO HAURTZARO LIZEOEN IKASLEEN ARTEKO MUGAZ GAINDIKO 2. IKASLE-TRUKEA


Oso eguraldi ederra izan zuten  Baionako Etxepare eta Oiartzungo Haurtzaro lizeoetako 50 ikasleek ikasle-trukea egiteko  eta Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen gaia lantzeko elkartu zirenean.

Mugaz gaindiko eskola trukaketako II. Jardunaldiaren egitasmoa oso aberatsa izan zen:

 - Martxoaren 11n -asteartea- gure lurraldearen bioaniztasuna aurkitzeko aukera izan zuten Aiako Arriaren parke ekologira egin zuten bisitaldian.

- Arritxulo aterpetxean lo egin zuten.

- Martxoaren 12an -asteazkena- Plaiundiko parke ekologikoa bisitatu zuten eta Eurohiriaren lurraldean hezeguneak  -hegazti migratzaileentzat batez ere - zein garrantsituak diren ikusi zuten bertan.

Interes haundia adierazi zuten ikasleek, eta Plaiaundiko arduradunak zoriondu egin zituen erakutsi zuten portaera zintzoarengatik.

Elkarrekin bi egun pasa ondoren, ikasle-trukean jarraituko dute lanean eta lanak bukatu ondoren,  Euskal Eurohiriaren ingurumen egunean aurkeztuko dituzte egindakoak, maiatzaren 13an, Errenterian.

Informazio gehiago izateko, begiratu Opens external link in new windowEuskal Eurohiriaren ikasle trukaketari buruzko blogean.


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI