Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: Eurocité Basque  >> ACTUALITÉS  >> Infos

Infos

31.01.2014

Bi proiektu, silikona likidoaren eta industria diseinuaren eremuetakoak, eKop 2014, Mugaz gaindiko Ekimen Enpresarialaren Sariaren irabazle


Euskal Eurohiriaren Mugaz gaindiko Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bihartean Mugaz gaindiko Merkataritza Ganberak eta Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eKop 2014, Mugaz gaindiko Ekimen Enpresarialaren Sariak, eman dituzte gaur. Bi proiektu aukeratu dituzte:

  • Mugaz gaindiko lankidetza proiektua Olaberria enpresa (Ustaritz), Leartiker Teknologia Zentroa, Irungo Cicautxo enpresa eta Estia de Bidart Ingeniaritza Eskolaren artean. Bere helburua enpresa filial berri baten garapena da, silikona likidozko piezen moldeak sortzeko.
    http://www.olaberria.net/  
  • Mugaz gaindiko lankidetza proiektua enpresa hauen artean: Lanka diseinu enpresa (Bidart), MITO komunikazio agentzia (Anoeta) eta Jean Louis Iratzoki diseinatzailea. Bere helburua da Eurohiriko enpresak babestea, beren markak merkatuan eraldatu eta kokatzeko prozesuan.
    http://www.izarbel.fr/actualites.asp?ID=768

«eKop» Mugaz gaindiko Ekimen Enpresarialaren Saria 2013an sortu zen eta bere helburua da Gipuzkoako eta Iparraldeko enpresen arteko harreman eta lankidetza sustatzea.

Sari banaketa Gipuzkoako Bazkundean izan da gaur arratsaldean. Bertan egon dira Jon Peli Uriguen, Mugaz gaindiko Agentziako gerenteetako bat eta Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko foru diputatua; Dominique Sierra, Costa-Vasca-Adour Aglomerazioaren ordezkari gisa; Julie Lataillade, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren ordezkari gisa; eta Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko presidentea. Sari banaketak Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko ekonomia agenteen dinamismoa eta lankidetzarako bokazioa argi utzi ditu.

Sari banaketaren aurretik, ekonomia arloko mugaz gaindiko lankidetzaren beste esperientzia batzuk ezagutu ahal izan dituzte bertaratu direnek:

  1. POCTEFA, Frantzia, Espainia eta Andorra arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboaren emaitzak, Ludovic LAREYNIEren eskutik, Pirinioetako Lan Komunitatearen Partzuergoaren (PLK) izene
  2. Europako beste zenbait tokitan egindako mugaz gaindiko proiektu ekonomikoak:
  • Muga frantses-belgikarrean, «Invest in Eurometropolis» Frantzia, Balonia eta Flandes lurraldeen elkarren arteko sustapen programa, atzerriko ikertzaileak erakartzeko.
  • Muga frantses-alemaniarrean, Rhin Goikoaren lurraldeko elkarren arteko turismoaren sustapen programa (Frantzia-Alemania-Suitza).

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenance-évolution du site : NOVALDI