Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: Eurocité Basque  >> ACTUALITÉS  >> Infos

Infos

03.04.2014

Konferentziak-eztabaidak: Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteen mugaz gaindiko enplegua


Konferentziak-eztabaidak: Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteen mugaz gaindiko enplegua.

ACTI elkarteak eta Baiona-Donostia Euskal Eurohiriak hitzaldi hau antolatu dute Baionako fakultatean apirilaren 12an: Euskal Herrian lan egin: posible al da?

Jardunaldi honek bi helburu ditu: batetik, gazteak mugaz gaindiko gure lurraldeak ematen dizkien aukera profesionalez sentsibilizatzea eta, bestetik, erakunde profesionalak sustatzea.

Bi mahai inguru egongo dira mugaz gaindiko eragile profesionalek eta elkarteek dinamizatuta. Aurrena, 10:00etatik 11:30era izango da: Mugaz gaindiko lan merkatua: zertan gira? Eta, bigarrena, 12:15etik 13:45era: Gazteen formakuntza profesionala mugaz gaindi.

Mahai inguruez gain, ACTI elkarteak informazio foro bat antolatu du mugaz gaindiko enpleguaren arloan lan egiten duten elkarte eta erakundeekin (11:30etik aurrera).

ACTI Baionako UPPA unibertsitateko mugaz gaindiko eta herrialde arteko kooperazio masterreko ikasleek kudeatutako elkartea da.

Euskal Eurohiria Interes Ekonomikoko Europar Elkarteak mugaz gaindiko lankidetza sustatzen du ekonomia, kultura eta hizkuntz esparruetan.

Harremanetarako: m2ctibayonne@gmail.com

Lucille Gauthier +033 06 08 00 45 99

Ixabel Erremundeguy +033 06 45 51 70 99

 

Jardunaldiaren programa:

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenance-évolution du site : NOVALDI