Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

Estás en: Euskal Eurohiria  >> LIBURUTEGIA  >> Gidak  >> Ingurumen ekipamenduak

Ingurumen ekipamenduak

Baiona-Donostia euskal eurohiriaren etorkizunari buruzko proiektua Europan gertatzen ari diren mugaz gaindiko hurbiltzeen adibide ezin nabarmenagoa da eta egunero hartu-emanetan egoteko eta, batez ere, XXI. mendearen erronkei batera aurre egiteko bidea irekitzen die bai ipar bai hegoko euskaldunei.

Ingurumen heziketako ekipamenduen gida honek balio du, lehendabizi, mugaz gaindiko eskolak elkarren artean hartu-emanetan jartzeko. Gidan, euskal eurohiriaren eremuaren barruan, ingurumen heziketa arloan eskaintza on bat ematen duen ekipamendu oro sartu dugu. Gainera, ekipamendu horien berri ere eman nahi diegu irakasle guztiei eta, aldi berean, adore eman ingurumen heziketan beren borondatez parte har dezaten, euskal eurohiria hiri berde eta bizitzeko kalitate onekoa izan dadin.

Gida honek xede bikoitza du, batetik, ingurumena zaindu behar dutela ikusaraztea gure seme-alabei eta, bestetik, eskolen arteko hartu-emana sustatzea, hemendik 20ren bat urtera, Baiona-Donostia hiri metropolitanoan elkarrekin bizi beharko baitute agian, hori izango baita beren bizi eremu naturala.

© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI